Berbaxerka
Egunero letra sorta desberdina erabilita, hitzak idaztea da Berbaxerkaren helburua. Doako joko hau nabigatzaile bidez jokatu daiteke: Marc Font informatikariak programatutako lana da; Gorka Salcesek euskaratu du ondoren.
Librea edo irekia
Euskaraz!
Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC eta Mugikorra plataformetan.
Garatzaileek eskainitako itzulpena da. Menuan aurkituko duzu euskaraz jartzeko aukera.
Blogeko artikuluak
Berbaxerkak etxe berria dauka: Berria egunkariaren webgunera igaro da
Lander Unzueta | 2022/04/05 13:00
Nabigatzaile bidez PC-an zein gailu mugikorretan euskaldunen artean sekulako arrakasta lortu duen Berbaxerkak txoko eraberritua dauka. Berria egunkariaren web orrialdean kokatu da zazpi hizkiko hitzak asmatzeko jokoa. Konponketekin eta berrikuntzekin iritsi da titulua webgune berrira: Berbaxerkako eta Berriako arduradunek jakitera eman dutenez, oraindik aurrera Euska...
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Iruzkinak