Clothes Line
Abentura grafiko honetan Rita izeneko amonaren rola jokatuko dugu: erretiro zoriontsua bizi du, bere katuarekin etxean sartuta eta jendearekin harremanik eduki gabe.
Jabeduna - doakoa
Euskaraz!
Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC plataforman.
Jatorriz euskaraz sortutako jokoa da.
Blogeko artikuluak
Amona euskaldunaren abenturak bizi ditzakegu jadanik doako Clothes Line-n
Lander Unzueta | 2024/04/30 13:00
Clothes Line abentura grafikoa kaleratu du jadanik Indiefence estudioak. Rita izeneko amonaren bizipenak jarraituko ditugu tituluan; ez hori bakarrik, osorik euskaratuta bizi ditzakegu, eta dohainik. Gure protagonistak bizi lasaia eta zoriontsua darama. Ez zaio jendearekin harremantzea gustatzen, baina horretarako konponbidea aurkitu du: etxean sartuta bizi da, Cross katuareki...
Clothes Line apirilaren 29an euskaraz argitaratuko den abentura grafiko berezia da
Lander Unzueta | 2024/04/24 14:00
Abentura grafikoen berpizkundea ikusten jarraitzen dugu. Hurrengoa berezitasun handiarekin dator euskaldunontzat: Clothes Line gure mintzairan kaleratuko du Indiefence taldeak. Josune Amboage arduratu da euskarazko bertsioa prestatzeaz, jokoaren webgune ofizialean —hau ere, euskaraz— irakur dezakegunez. Apirilaren 29an kaleratuko du...
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Iruzkinak