Syzygy: The Power of the Eclipse
Hiru dimentsioko plataforma joko honetan Itzel eta Itzenne heroien leinuko neba-arrebek antzinako gaizkiari aurre egin beharko diote Sizigia gertatu aurretik.
Jabeduna - ordainpekoa
Euskaraz!
Joko hau euskaraz jokatu daiteke PlayStation 4 eta PlayStation 5 plataformetan.
Jatorriz euskaraz sortutako jokoa da.
Blogeko artikuluak
Bilboko Pentagonal Studio taldeak Syzygy: The Power of the Eclipse euskaraz argitaratu du
Lander Unzueta | 2023/07/24 10:00
Syzygy: The Power of the Eclipse koloretsua euskaraz joka daitekeen azken bideojokoa da. Ez hori bakarrik, ofizialki aurki dezakegu gure mintzairan. Izan ere, talde euskaldunak sortutako lana dugu: Pentagonal Studio bilbotarra arduratu da bai garapenaz, bai euskaraz argitaratzeaz. Talde independente hasiberriaren lehen bideojokoa girotze bereziarekin dator: Koh ...
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Iruzkinak