The Five Covens

The Five Convensen Gaartheko lurretara bidaiatuko dute abenturazaleek. Erreinu honetan azti eta sorginen bost familia bizi dira; bakoitzak bere ahalmen eta aztikeria propioak erabiltzen ditu. Brenda deitutako sorgin gaztea izango da jokoaren protagonista.

Jabeduna - ordainpekoa

Webgunea

rBornGames

17 Nov, 2021

Euskaraz!

Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC, PlayStation 4 eta PlayStation 5 plataformetan.

Garatzaileek eskainitako itzulpena da. Menuan aurkituko duzu euskaraz jartzeko aukera.

Informazio gehiago hemen.


Blogeko artikuluak

The Five Covens euskalduna Steam-en estreinatu da PlayStation-etik igaro ostean

Lander Unzueta | 2021/11/17 13:00 BerriakEuskal jokoak

Otsailean kaleratu zuen rBorn Games estudio bilbotarrak bere lehen lana: The Five Covens PlayStation 5 eta 4 kontsoletarako prestatu zuten, baina PC-an argitaratzeko asmoa agertu zuten garatzaileek hasiera batetik. Orain, asmo hori bete dute: Steam saltoki digitalean merkaturatu dute sorginak eta magia plataformekin zein puzzleekin batzen dituen jokalari bakarrarentza...

rBorn Games: “Euskal Herri mailan bideo-joko bat, behintzat PlayStationerako, argitaratzeko zailtasun handiak daude”

Lander Unzueta | 2021/03/19 10:00 ElkarrizketakEuskal jokoak

rBorn Games estudio bilbotarra bideo-jokoen industrian bete-betean sartu berri da. PlayStation 4rako The Five Covens plataforma eta puzzle jokoa kaleratu zuten pasa den otsailean; garapena PlayStation Talents Games Camp egitasmoarekin elkarlanean gauzatu dute Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxean ikasketak burutu bitartean. Bideo-jokoa garatzeko eta argitaratzeko abenturan murgildu ez ezik, The...

Abenturak eta puzzleak batzen dituen The Five Covens euskaraz argitaratu dute rBorn Gameseko bilbotarrek

Lander Unzueta | 2021/02/25 18:00 Berriak

Bilboko rBorn Games garatzaileak bere lehen bideo-jokoa kaleratu du gaur. The Five Covens lanean magiak eta puzzleek bat egingo dute erronkaz betetako abenturan. Fantasiazko Erdi Aroko mundu hau euskaraz gozatzeko aukera edukiko dute jokalariek, obra guztiz euskaratuta argitaratu baita. The Five Convensen Gaartheko lurretara bidaiatuko dute abenturazaleek. Erreinu ho...




Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.