UltraStar

SingStar famatuaren kode irekiko klon honek mikrofonoa hartu eta 10.000 kantu baino gehiago abestea proposatzen digu. Deluxe, Worldparty eta bestelako bertsioak ditu, ezaugarri desberdinekin.

Librea edo irekia

Webgunea

Euskaraz!

Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC plataforman.

Zaleek egindako itzulpena da, baina jokoan ofizialki onartutakoa. Menuan aurkituko duzu euskaraz jartzeko aukera.


Blogeko artikuluak

UltraStar-ek euskaraz kantuka aritzea proposatzen digu

Lander Unzueta | 2022/12/19 13:30 BerriakItzulpenak

Game Erauntsian euskarazko bideojokoen zerrenda osatzen jarraitzen dugu. Asko eta asko izan dira aurten gehitu ditugun titulu berriak; hala eta guztiz ere, behin baino gehiagotan aipatu dugun modura, zenbaitetan gure hizkuntzara lokalizatutako tituluak ezagutu gabe geratu izan gara. Hori izan da UltraStar bideojokoen kasua: SingStar ezagunetan oinarritutako kode irekiko lanok euskar...




Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.