Gaur egun bideojokoetara edozein adineko pertsonak ibiltzen gara. Gero eta heldu gehiago dira jokatzen dutenak, baina haurrek ere beraien txoko handia dute mundu honetan. Hori horrela, emakumezko pertsonaiek bideo-jokoetan aurkezten dituzten estereotipoak eta horiek bideo-jokalariengan izan dezaketen eraginari buruz hausnartu dugu Jone Zalduegi Emoki Taldeko hezkidetzan adituarekin batera.