Marvel’s Wolverine, Forza Horizon 6 eta Saros ikusi ditugu

Egun handiak bideojokozaleentzat. Azoka handiek indarra galdu dutela esan badaiteke ere, hauei lotutako aurkezpenek iragarpen ikusgarriak egiteko eta begirada guztiak erakartzeko balio dute oraindik. PlayStation edo Xbox bezalako erraldoien zuzeneko emanaldiek obra handi ugari ekarri dituzte Tokyo Game Show topaketaren aterpean.