Urria Ghost of Yōtei, Super Mario Galaxy 1+2, Battlefield 6 edo Pokémon Legends: Z-A jokoekin beteta dator

Hilabete berrian sartzerakoan sarritan esaten dugu bideojoko interesgarriz beteta dagoela, badakigu. Urria ere gauza bera gertatuko da, baina, benetan, oraingoan datorren zaparrada ikusteko modukoa da. Berri onen artean, askori estreinaldi hauek lehen egunean probatzea oztopatuko dien albistea iritsi zaigu Xboxekoen aldetik. Xbox Game Pass zerbitzuan aldaketa handiak iragarri eta inplementatu dituzte, nagusiki, Ultimate harpidetzaren prezioa nabarmen areagotuta.