Halo eta Master Chief PlayStationera doaz. Halo World Championship txapelketaren aterpean egindako aurkezpenak Halo: Campaign Evolved berregitea iragartzeko balio izan dio Xbox-i. Lehen jokoaren remake honek Xbox Series eta PC bertsioak jasoko ditu, noski, baina lehen aldiz Sony-renera jotzeko balioko du.