LOL III. Txapelketa (1vs1) BETA




Aktualizazioa: Honela joango da txapelketaren lehen zatia:

-2 triangular jolastuko dira paraleloan.

-Triangular bakoitzeko irabazlea finalera sailkatuko da (uztailak 19an, eguardiko 12tan zuzenean ospatuko dena).

-Taulako data eta orduak epe mugak dira, baina 2 jokalariek lehenago jolastu nahi badute arazorik ez dago (Epe muga hau emaitzak bidaltzeko muga da, bulegoa@gamerauntsia.eus emailera. Jokalari bat ez bada agertzen partidara, galdutzat emango zaio).

-gogoratu partidak zuen artean sortu behar dituzuela, beraz antolaketa errazteko etxeko taldeak izango du erantzunkizuna partida sortzen (gogoratu zuen inbokatzaile izenak webeko perfilean jartzea)

- BO3 modalitatean izango dira triangularreko partidak ( 3 partidatik 2 irabazten dituenak izango da garaile)

A multzoa

PARTIDA

DATA ETA ORDUA

Inigo27 vs megaauzmendi

Uztailak 12, arratsaldeko 20:00tan

Gorka_96 vs inigo27

Uztailak 14, arratsaldeko 20:00tan

Megaauzmendi vs gorka_96

Uztailak 16, arratsaldeko 20:00tan

 

 

B multzoa 

PARTIDA

DATA ETA ORDUA

Izar vs muturbeltz

Uztailak 12, arratsaldeko 20:00tan

Manex vs izar

Uztailak 14, arratsaldeko 20:00tan

Muturbeltz vs manex

Uztailak 16, arratsaldeko 20:00tan

 

 

 

League Of Legends-eko txapelketa berri batekin gatoz. Oraingo honetan, 1 vs 1-ko modalitatean izango da Arranguren amildegiko mapan (ARAM jokatzen den mapan).

Aukera ezin hobea izango duzue zuen abilezia erakusteko, eta barnean duzuen talentu ezkutu hori argitara eramateko.

Zu izan zaitezke Euskal Herriko CAPS berria.

Txapelketako data: uztailean zehar jokatuko da, egutegia partaide kopuruaren arabera izango delarik.

Txapelketan izen ematea: uztailaren 1tik uztailaren 7ra bitartean.

 

Txapelketako arduradunaren izena  kapitain planet da, beraz parte hartzailei gomendatzen zaie lagun moduan eskaera egitea partiden antolaketa hobetze aldera.

 

 Adibide moduan, 2014.urtean egindako txapelketako finala duzue ikusgai:

Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#1 inigo27 megaauzmendi gorka_96 --- 2020/07/16 20:00
#1 izar muturbeltz Manex --- 2020/07/16 20:00
#2 ??? --- 2020/07/19 12:00

1. partida

inigo27

megaauzmendi

gorka_96



2020/07/16 20:00

1. partida

izar

muturbeltz

Manex



2020/07/16 20:00

Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Kanporaketa

Bakarka

Saria

SARIAK

Irabazlearentzat 20 euro Riot points-eko saria izango da.

Parte hartzaileen artean Game Erauntsiko kamiseta zozketan.

 

Arauak

OROKORRAK

  • Txapelketa euskaraz antolatua dagoenez, partaide guztiek euskaraz jakitea ezinbestekoa da.
  • League of Legends jolasa izan beharko da (debaldekoa da).
  • Zalantzarik izanez gero orrialde honetako iruzkinetan idatzi edo bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera email bat bidali.
  • Ez dago gutxieneko mailarik, beraz edozein jokalarik parte hartu dezake. Gutxienez 20 pertsonaia izatea eskatzen da.
  • Txapelketan parte-hartzea hemen ezarritako arau guztiak onartzea dakar.

PARTIDAK

  • 1 vs. 1 izango dira partidak. Partidaren garaipena lortzeko aurkaria hil behar da, 100 akolito bildu (minions) edo aurkariaren lehen dorrea bota.
  • Txapelketa itsu itsuan sistema bidez jokatuko da (a ciegas moduan).
  • Lehen faseko partidak jokalarien artean sortu behar dira. (jugar/crear partida personaliza/abismo de los lamentos/tamaño de equipo 1 eta tipo de partida a ciegas).
  • Partida jarritako orduan ezin bada jokatu, 2 aurkariek adostutako beste ordu batean jokatu dezateke beti ere partida jokatzeko ordu ofiziala baino lehenago izango delarik. 
  • Partida ordua baino 10 minutu lehenago azaltzea eskatzen da, atzerapenik ez egoteko.
  • Partida batean deskonexioren bat badago edo norbait arazoak izaten ari bada, gehienez 10 minutuko pausa izango du. Arazoa ez bada konpontzen kaleratua izango da.
  • Final laurdenak, final erdiak eta finala zuzenean emango dira streaming bidez. (Egutegi propioa sortuko da garaia iristen denean)
  • Partida bakoitzaren ostean irabazleak emaitza bidali beharko du bulegoa@gamerauntsia.eus helbidera. Email horretan partida amaitu ostean dagoen estadistika taularen irudia bidali behar da. Partiden emaitza bidaltzeko ordua arratsaldeko 20:00ak izango da.

TXAPELKETA

  • Txapelketa kanporaketa moduan jolastuko da. Izen-emate kopuruaren arabera bigarren aukerak jolastekoaukera egongo da (win braked / lose braked).
  • Partiden jardunaldiak izen-ematearen araberakoa izango da. Izen-ematea amaitzen denean,  egutegi ofiziala argitaratuko da.
  • Lehen fasean partida bakarrera jokatuko dira jardunaldiak. Final laurdenak, eta final erdiak BO3 izango dira (hiru partidatik gehien irabazten dituena sailkatuko da) eta final haundia BO5 izango da (5 partidetatik gehien irabazten dituenak garaile). Azken bi kasu hauetan ezingo da pertsonaia errepikatu.
  • Txapelketan parte hartzeko gamerauntsia.eus-eko profila eduki behar da (web atarian, eskuinean goiko aldean duzue sarbidea). Gogoratu behin profila egitean, plataformak atarian barruan zure plataforma League of Legends jartzea eta nick bezala zure lol-eko izena.

 

Antolatzaileak

Erredakzioa

Partekatu

Game Erauntsia facebook