Minecraft: 2.TheTowers Txapelketa BETA




Zuek hala eskatuta Minecraft zerbitzarian beste txapelketa bat jarriko dugu abian, horrenbeste gustatzen zaizuen TheTowers minijokoarena. Beste TheTowers txapelketa bat egin genuen joan den urtean eta arrakasta itzela izan zuen. Jende askok hartu zuen parte, eta oso ondo pasa genuen, oraingoan ere, horrela izatea espero dugu. Zeren zain zaude? Ez galdu denborarik eta eman izena txapelketan!

Ez duzula jokoa ezagutzen? Hona ba azalpena: Jokoa bi taldetan banatzen da, bakoitza 3 jokalarikoa. Helburua etsaien dorre nagusira iristea da, horretarako zubiak eraiki beharko dituzue eta hil ez zaitzaten arreta jarri. Norbait dorre batera iristen den aldi bakoitzeko taldeak puntu bat eskuratuko du, 10 puntu lortzen dituen lehen taldeak irabaziko du partida. Mapan barreiatuta oso lagungarriak izango zaizkizuen hainbat kutxa eta item spawner ere aurkituko dituzue.

Partidak asteburutan jokatuko dira, taldeetako batek ezin badu jolastu, ahalik eta azkarren abisatu beharko du partida galdutzat ematea nahi ez badu. Esan bezala, partidak 3 vs 3 jolastuko dira, talderik gabe bazaude ez kezkatu, izena emateko epea ixtean, guk jarriko zaitugu norbaitekin.

Partaidea Ira. Ber. Gal. Bb. Jok. Punt.
#1 Ixa 7 0 0 0,0 7 21
#2 GerniCraft 4 0 3 0,0 7 12
#3 Patata Eskuadroia 3 0 3 0,0 6 9
#4 UP 2 0 4 0,0 6 6
#5 Urdiain 1 0 4 0,0 5 3
#6 MineCraftianioak 1 0 4 0,0 5 3
Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#1 Urdiain MineCraftianioak 02-10 2016/02/14 11:00
#1 GerniCraft Ixa 00-10 2016/02/14 15:30
#1 Patata Eskuadroia UP 10-02 2016/02/14 16:30
#2 Ixa UP 10-00 2016/02/20 16:00
#2 GerniCraft MineCraftianioak 10-00 2016/02/21 11:00
#2 Patata Eskuadroia Urdiain 10-09 2016/02/21 16:30
#3 Ixa Urdiain 10-08 2016/02/27 10:30
#3 UP MineCraftianioak 10-01 2016/02/28 15:30
#3 GerniCraft Patata Eskuadroia 10-01 2016/02/28 16:30
#4 Ixa Patata Eskuadroia 10-01 2016/03/05 21:00
#4 GerniCraft UP 09-10 2016/03/06 15:30
#5 GerniCraft Urdiain 10-00 2016/03/20 16:00
#5 Ixa MineCraftianioak 10-02 2016/03/20 16:30
#5 Patata Eskuadroia MineCraftianioak 10-02 2016/03/21 15:30
#5 Urdiain UP 10-02 2016/04/01 21:00
#6 Ixa UP 10-00 2016/04/10 15:30
#6 GerniCraft Patata Eskuadroia 10-00 2016/04/17 16:00
#7 GerniCraft Ixa 02-10 2016/05/01 17:00

Erakutsi denak

Iruzkinak (36)

Andoni Velasco 2016ko mar. 5a, 23:16

EZ ZEN DETAILE TXARRA IZANGO HORI BETETZEA ;D*

Errazkin08 2016ko mar. 12a, 12:05

Galaipa noiz edukiko dugu minecraft 1.9 Game Erauntsian

Andoni Velasco 2016ko mar. 12a, 12:09

Txapelketa bukatzerakoan

izar 2016ko mar. 14a, 19:54

barkitozzzzzzzzzzzzz

Bingen Galartza Iparragirre 2016ko api. 17a, 17:29

Beno, ia bukatu da txapelketa! Finala bakarrik falta da! :D

Bingen Galartza Iparragirre 2016ko api. 25a, 16:27

Finala asteburu honetan izango da arratsaldeko 5etan! Sartu ikustera!

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Konbinatua

Taldeka

Saria

  • Minecraft zerbitzarian "Txapeldun" kargua, Vip abantailak dituena. Kargu hau txapelketaz txapelketa pasatzen joango da.
  • Game Erauntsiko kamiseta esklusibo bana!

Arauak

  • Jokalari guztiak gamerauntsia.eus/minecraft atalean erregistratuta egon beharko dira.
  • 3vs3 modalitatean jolastuko da.
  • Txapelketa Gamerauntsia MC zerbitzarian izango da, eta jokalariak partida hasi baino 15 minutu lehenago sartu beharko dira.
  • 10 puntu eskuratzen dituen lehengo taldeak irabaziko du partida.
  • Kutxei dagokionez debekatua dago puskatzea edo/eta gauzak hutsera botatzea. Onartuta dago ordea, gauzak lapurtzea.
  • Partidak noiz izango diren inskripzio data itxitakoan jakinaraziko da.
  • Gehiegizko kanpeatzea eta spawn-killa debekatuta daude

Partekatu

Game Erauntsia facebook