Minecraft: The Towers txapelketa BETA




Game Erauntsia Minecraft zerbitzariko lehenengo txapelketarekin gatorkizue. Hainbat jokalarik hala eskatuta, txapelketei hasiera emateko The Towers izeneko PVP minijokoa aukeratu dugu. Baliteke batzuek ez ezagutzea, baina hala ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, izan ere sinplea bezain dibertigarria da.

Jokoa bi taldetan banatzen da, bakoitza 3 jokalarikoa. Helburua etsaien dorre nagusira iristea da, horretarako zubiak eraiki beharko dituzue eta hil ez zaitzaten arreta jarri. Norbait dorre batera iristen den aldi bakoitzeko taldeak puntu bat eskuratuko du, 10 puntu lortzen dituen lehen taldeak irabaziko du partida. Mapan barreiatuta hainbat kutxa eta item spawner ere aurkituko dituzue.



Esan bezala, partidak 3 jokalaritako taldetan egingo dira, taldeka apunta zaitezkete, edo bestela guk elkartuko zaituztegu. Printzipioz txapelketa Martxoak 6-7 egunetan jokatuko da, baina jokalari kopuruaren arabera hau aldatu daiteke.  Informazio gehiagorako hemen duzue aurkezpen bideoa:

Animatu eta parte hartu!

 

Ikusi txapelketaren zuhaitza hemen.

Jardunaldia Partaideak Emaitza Data Ikusi
#1 Sweet Legazpi 2. Taldea 0-10 2015/03/06 20:30
#2 ThunderWolves 6. Taldea 10-0 2015/03/07 19:00
#3 3. Taldea 5. Taldea 1-10 2015/03/07 19:30
#4 4. Taldea Indar Gorri 10-3 2015/03/07 20:00
#5 2. Taldea ThunderWolves 10-2 2015/03/15 16:30
#6 4. Taldea 5. Taldea 10-3 2015/03/15 17:00
#7 2. Taldea 4. Taldea 10-1 2015/04/01 16:00

Erakutsi denak

Iruzkinak (52)

Bingen Galartza Iparragirre 2015ko mar. 22a, 15:02

Aupa BenatBilbao!
Asko sentitzen dugu gertatutakoa, baina ezin genuen ezer egin. Beobidek lehenago abisatu izan balu, partida beste momentu batean jolastuko genukeen edo ordezko bat jarri. Asko kostatzen da jokalari guztiak biltzea, eta behin lortuta ezin gara partidak bertan behera uzten utzi. Espero dut ulertzea eta hurrengo batean zorte hobea izatea.

Aprobetxatzen dut esateko finala datorren asteburuan jokatuko dela. Parte hartzaileek mezu bat jaso duzue data zehazteko.

Ceccon11 2015ko mar. 29a, 18:03

Galaipa jonandercreeperrek erantzun dit eta ostiral onetan 4retan edo 8tzitan ahal du

Ceccon11.

Bingen Galartza Iparragirre 2015ko mar. 29a, 18:54

Ados, mila esker. Cmk-ren konfirmazioa bakarrik falta da orduan :D

Andraliok tamalez ezingo du jolastu, oporretara baitoa

Antton 2015ko mar. 29a, 19:00

Azkenen ze ordutan da finala?

Bingen Galartza Iparragirre 2015ko mar. 29a, 19:03

Ostegunean 4etan edo 8etan. Cmk-ak ahal duenean

Bingen Galartza Iparragirre 2015ko api. 1a, 20:50

Mila esker denei parte hartzeagatik eta zorionak 2.taldeari! Laster jasoko duzue saria zerbitzarian :D

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Modalitatea

Kanporaketa

Taldeka

Saria

Minecraft zerbitzarian "Txapeldun" kargua. Kargu hau pasatzen joango da txapelketaz txapelketa.

Arauak

  • Jokalari guztiak gamerauntsia.eus/minecraft atalean erregistratuta egon beharko dira
  • 3vs3 modalitatean jolastuko da
  • Txapelketa Gamerauntsia MC zerbitzarian izango da, eta jokalariak partida hasi baino 15 minutu lehenago sartu beharko dira.
  • 10 puntu eskuratzen dituen lehengo taldeak irabaziko du partida
  • Debekatua dago beste taldeko kutxak puskatzea eta beste taldekoen arropa jaztea
  • Partidak noiz izango diren inskripzio data itxitakoan jakinaraziko dira

Partekatu

Game Erauntsia facebook