Wildfire Games taldeak sortutako “0A.D.”-k, K.A. 500 eta K.O. 500 arteko zibilizazioekin (Atenas, Kartagena, Mazedonia, Iberia...) estrategia joko eder batean jolasteko aukera ematen digu. Lider bezala, baliabideak lortu, soldaduak erreklutatu eta eraso/defentsak prestatu eta zure aurkariak azpiratzeko jokaldi desberdinak prestatu beharko dituzu. Joko honek, garai bateko Age of Empires saga edota honen oinordekoa den Empire Earth ere gogorazten dizkigu.
Bideojokoak eta euskara uztartzeko garaian, joko hau itzultzea, pauso handi bat izan da, lehen euskarazko estrategia jokoa delako eta horrek beste joko askotatik bereizten duelako. Jokoari dagozkion terminologia berezia garatzea ahalbidetu dugu eta arlo berri hauetara ere gure hizkuntza zabaltzeko aukera eman digu. Joko hau beste zenbaiten aurrekari izatea espero dugu beraz.
Ez litzateke baina hau posible izango software libreko joko bat izan ez balitz. Wildfire Games etxeak jokoa guztion eskura jarri digu, bai kodea eraldatu edota itzulpenak egiteko aukera emanez. Baita bide batez, jokoan modu erraz batean jolasteko modua jarri ere berau doainik eskeiniz. Edonork instalatu dezake bere ordenagailuan beraien webgunetik bertatik.
Nahiz eta itzulpena jokoan sartuta ez izan, jokoa asko eguneratzen dute, eta laster sartuko dutela espero dugu. Nola ez, hiru hilabeteko itzulpen proiektuan laguntza handiena eman duten erabiltzaileei eskerrak eman nahi genizkieke. Eskerrik asko DeSalazar, Osoitz, Thadah, ar_abatarra, javikitz eta pospolosi itzulpenari eskaini diezuen denboragatik.
Besterik gabe, oraingoz ez daukagu joko hau erakusteko bideo iruzkindurik baina, laster euskaraz jolastu ahal izatea espero dugu!!
Iruzkinak (3)
Urtzi Odriozola April 3, 2017, 2:02 p.m.
Ikaragarrizko lana!! Probatzeko desiatzen gaude!
Thadah D. Denyse April 4, 2017, 10:28 a.m.
Eskerrik asko aipamenarengatik! Nire lana ezer gutxi izan zen besteenarekin konparatuta. Asko pozten nau itzulpena bukatzea lortu dugula jakitea!
Igor Okina April 10, 2017, 6:51 p.m.
Benetan eskertzen da. Ia etraejiako joko geixau euskeratzen dian.
Mesedez, ahal badozue abixau itzulpena ofizialki aplikatzen danian.