The Game Awards 2026 sarien izendapenak, iragarrita
2026/11/18 10:00
GTA VI sartu dute kategoria desberdinetan, oraindik kaleratu gabe dagoenean. Abenduaren 11n aurkeztuko dituzte sarituak.
Wolfenstein 3 prestatzen dabiltzala jakinarazi dute Bethesda Softworks eta MachineGames estudioek
2026/11/17 13:00
Datu askorik eman gabe, Xbox-en 25. urteurreneko iragarpenetako bat izan da.
Out of Sync aurkeztu dute Main Loop taldeko bilbotarrek
2026/11/17 10:00
Survival horror klasikoen ideiak komikien estetikarekin elkartuko ditu 2027 bukaeran: PCan zein kontsoletan kaleratuko dute.
Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldien IX. edizioko hitzaldiak, ikusgai
2026/11/16 13:00
Paula Olaz, Josu Igoa, Jon Juarez eta Nestor Uriarte adituek aurkezpenak eskaini zituzten Bilboko La Perreran azaroaren 7an egindako biltzarrean.
Steam Deck-aren jokoen fotograma tasa adierazten hasi da Valve
2026/11/16 10:00
LCD zein OLED modeloen informazioa biltzen eta partekatzen hasi dira, joko bakoitzaren fitxan datu berriak eskainita.
Lander Unzueta
Game Erauntsia
Jarraitu Steam taldea