D3an indie garatzaileen bideojokoen gameplay trailerrak emitituko dituztela agindu dute arduradunek.
Devolver Digital bideojoko indien ekoizle eta banatzaileak laugarren urtez ekingo dio jokoen aurkezpen digitalari. Devolver Digital Direct, edo D3, Twitch eta Steam bidez emitituko dute uztailaren 11n.
Bertan Carrion eta Disc Room bezalako jokoak ikusteko aukera egongo da. Horiez gain oraindik iragarri gabeko bideojoko berri bat aurkeztuko dutela agindu dute.
Beti bezala kutsu dibertigarrian egingo dute aurkezpena; “marketing bideo ahohandiak” alde batera utzi eta “mailaz igotzeko” asmoa dutela azaldu dute Devolverrekoek.
Hori horrela, batez ere “gameplay bideoak” emitituko dituztela dio banatzaileak, “gaur egungo gazteek ikusi nahi dutena delako”.
Iruzkinak