Zenovia garatzaileak Steamen argitaratuko duen lanarekin debuta egingo du.
16-biten aroko akziozko jokoak gogora ekartzen dituen Steel Assault ezagutzera eman du AEBetako Zenovia garatzaileak.
“Ziztu bizian jokatzeko plataforma joko bidimentsional” bezala bataiatu dute jokoaren arduradunek. Steel Assaulten jokalariak Taro Takahashi erresistentziako kidearen kontrola hartuko du; bere helburua apokalipsia igaro duen Amerikako diktadorearen aurka mendeku hartzea izango da.
Steel Assault 2020an estreinatuko dela agindu dute Zenoviakoek, data zehatzik eman gabe. Bideojokoa momentuz Steamen bakarrik kaleratuko dute: dagoeneko bere orrialde propioa dauka.
Halere, garatzaileen webgunean kontsoletarako portak garatzeko laguntza eskainiko duen banatzaile baten bila ari direla zehazten dute. Beraz, ez da harritzekoa izango etorkizun batean Zenoviaren jokoa plataforma gehiagotan ikustea.
Iruzkinak