Filme arrakastatsuen premisa jarraituko du. PC, PS5 eta Xbox Series gailuetan jokatu ahalko dugu.

A Quiet Place beldurrezko filmeen frankizia indarra hartzen ari da egunotan. A Quiet Place: Day One filma estreinatzear dela, Saber Interactive estudioak A Quiet Place: The Road Ahead bideojokoaren trailer berria argitara eman du. 2024an merkaturatuko duten lehen pertsonako beldurrezko abentura izango da.

Soinua erabilita gidatzeko gai diren munstro itsuengandik ihes egiten ariko gara, filmeetan gertatzen den bezala. Horrela, Alien: Isolation bezalako jokoen antzeko premisa ikusiko dugu: atal grafiko ikusgarriarekin, baliabideak biltzen, kokalekuak esploratzen, eta, nola ez, beldurra pasatzen ariko gara.

Istorioak pisu handia edukiko duela ikus daiteke azken bideoan: Alex Taylor asmatikoa jarraituko dugu bere mutilagun Martinekin hasi duen bidaia gogorrean. Gaixotasuna jokagarritasun mekaniketan inplementatuko dutela dirudienez, ez da horren erraza izango isilik aritzea.

A Quiet Place: The Road Ahead aurten estreinatuko da, dena ondo badoa, egungo belaunaldiko plataformetan.

 

Dinosauroekin ere beldurra pasatzen

A Quiet Place ez da Saberrek hartutako frankizia handi baten beldurrezko joko bakarra izango. Euren esku dago baita Jurassic Park: Survival itxurosoa.

Filme originaleko jazoeren osteko eguna biziko dugu ihes egitea lortu gabe geratu den zientzialarian bilakatuz.

Pixkat gehiago itxaron beharko dugu honetan ibiltzeko, ez baitauka argitaratze datarik. Dena den, hau ere PC, PS5 eta Xbox Series gailuetarako prestatzen dabiltza.