PC eta Xbox Seriesean jokatu ahalko da. Mundu errealak arimen munduarekin bat egingo du bertan.
Bloober Team garatzen ari den The Medium beldurrezko obrak argitaratze data dauka: abenduaren 10ean estreinatuko dela jakitera eman dute arduradunek.
Beldur psikologikoa izango da nagusi The Mediumen. Marianne protagonistak bi munduren artean bidaiatu beharko du “misterio ilun bat” argitzeko; medium baten gaitasunei esker soilik lor daitekeen helburua izango da.
Hori horrela, “errealitate bikoitzeko jostagarritasuna” izango da jokoaren ardatza. Mariannen ahalmen bereziekin bi munduetan zehar denbora errealean puzzleak gainditzen ibiliko dira jokalariak. Munstroei ere aurre egin beharko zaie, baina: The Maw izeneko izakia saihestea ezinbestekoa izango da abenturan aurrera egiteko.
Soinu banda ere nabarmentzekoa izango dela nabarmendu dute Blooberrekoek: Arkadiusz Reikowski konpositorearekin batera Akira Yamaoka japoniarra dago. Yamaoka Konamiren Silent Hill saga ospetsuko musikaren arduraduna izandakoa da.
The Medium PC, Xbox Series X eta Series Srako prestatzen ari dira
Iruzkinak