Hau da Sony Españak 2018ko urriaren 14an argitaratutako txioa:
Sarean bolo-bolo dabil auzia: Jolasten zaude, berdin du zein joko, eta mezu bat jasotzen duzu, ezezagun batena. Minutu bat baina gutxiagoan zure aginteak ez du erantzuten eta kontsola blokeatzen da.
Dirudienez, sistemako akatsa da, 2013tik konpondu gabe mantentzen dena. Baina arazoa orain oso grabea da, ezagutzen ez dugun erabiltzaile batek mezu berezi bat bidaltzean, gure PS4 kontsola blokeatzen, urruneko kontrolak deskonektatzen, pantaila beltza jartzen... duelako.
Arazoak duen irtenbide bakarrak kontsola berrabiaraztea da, hau da, fabrikako konfiguraziora itzultzea. Albo kalte moduan ordea, instalatuak genituen jokoak galduko ditugu, grabatutako partidak...
Larritasuna PS4 sistema edonoren mezuak jasotzeko konfiguratua dagoelako dator. Horrelako mezurik jaso ez baduzu, orain da momentua zure kontsola babestekoa: Kontsolako ezarpenetan, aldatu soilik zure lagun direnen mezuak edo pribatuan jasotzeko aukera. Pentsatzekoa da, PS4ren sistema eragilearen datorren eguneraketan hau konponduko dutela, baina ez itxaron.
Momentuz hau da Sonyk eman duen irtenbidea arazo hau izanez gero:
- Pantailako instrukzioak jarraitu eta arazoa jakinarazi
- Softwarea eguneratua izan (Sistema eragilea)
- Disko gogorra aldatua izan bada, originala ipini
- Arazoak jarraitzen badu, sistema berrabiarazi fabrikako egoerara
- Ezerk ez badu konpontzen, zerbitzu teknikora zuzendu
PS4an mezu hori jasotzera ez arriskatzeko, mezuen konfigurazioa mugikorreko aplikaziotik alda daiteke. Horretarako egin honako hau:
- "Ajustes de privacidad - Información personal | Mensajes" atalera joan
- Mezuen ezarpenetan, "Solo amigos" ipini
Iruzkinak