Project Celeste egitasmoak AoEO berpiztu eta hobetzeko lanean dihardu estrategia jokoaren zaleen lanari esker.
Ensemble Studiosek 2009an askorentzako ezezaguna den Age of Empires estrategia sagaren atala kaleratu zuen: Age of Empires Online. Cartoon estetika batekin, AoEren bigarren jokoaren oinarrizko mekanikak hartzen zituen sare bidez jokatzera bideratutako MMO obra eratzeko.
2014an itxi zituen zerbitzariak AoEO honek. Hala ere, zaleen talde bat jokoa bizirik mantentzeko lana egiten egiten ari da Project Celeste izenpean. Zerbitzari propioa edukitzeaz gain, jokalariei PvP mekanikak soilik hartuta jokatzeko aukera eskaintzen die proiektuak, MMO mekanikak alde batera utzita. Bestalde, online mekanika horiek gustoko dituztenentzako joko mota ere mantendu dute, zibilizazioak hobetzeko erronkak eta bestelakoak gainditu beharra izanez.
Oinarrizko mekaniketan oreka bat sortzeaz gain, eduki berriak ere prestatzeko lana egin dute Project Celestekoek. Horien artean, zibilizazio guztiz berria kaleratu dute AoEOrako: erromatarrekin jokatu daiteke zaleek prestatutako bertsio honetan.
Erromatarrek unitate, eraikin eta teknologia propioak dauzkate eskura. Ez hori bakarrik, ofiziala deitutako unitateekin mekanika bereziak gehitu dizkiote zibilizazio berriari: ofizialak heroi bezalako unitate boteretsuak dira, eta gainerako unitateengan zuzenean eragiteko ahalmena daukate, horien eraginkortasuna areagotuta. Zibilizazio guztiz berri honek dakartzan aldaketa eta berritasun guztiak zerrendatzeko bideo sakona prestatu dute egitasmoaren arduradunek:
Age of Empires Online Project Celeste guztiz doakoa da. Jokatzeko beharrezko guztia Project Celesteren webgunean aurkitu daiteke, prestatu dituzten aldaketa guztiei buruzko informazioarekin batera.
Iruzkinak