Cold Iron Gamesen tiro joko kooperatiboa udan estreinatuko da PC, PS5, PS4, Xbox Series eta Xbox Onerako.
Ridley Scottek sortutako Alien beldurrezko filmen saga berriz dator bideo-jokoen mundura. Ez da iragarpen berria, orain hiru urtetik ezaguna baita, baina Aliens: Fireteamek bere lehen trailerra zabaldu du sareetan.
20th Century Games eta Cold Iron Games prestatzen ari diren lana tiro joko kooperatiboa izango da, Segak eta Creative Assemblyk garatutako Alien Isolation beldurrezko jokoan ikusitagoagatik aldenduta. Bertan jokalariek marine talde baten kontrola hartuko dute; Left 4 Dead sagan ikusitakoaren antzera, elkarri lagundu beharko diote aurrera egiteko dozenaka etsairen aurka egiten duten bitartean.
Izan ere, 20 arerio mota batuko ditu Fireteamek. 11 Xenoformo mota egongo dira, baina baita androideak eta bestelakoak ere. Horiek akatzeko 30 arma desberdin erabiliko dituzte marineek, eta soldadu mota hautatu beharko da partida hasterakoan. Hirugarren pertsonan jokatuko da Fireteamera, ez da FPS bat izango beraz.
Alienen filmen trilogian ikusitakotik 23 urte igaro dira abentura kooperatiboan. Uda honetan kaleratuko dela baieztatu dute arduradunek: PC, PS5, PS4, Xbox Series eta Xbox One plataformetarako prestatzen ari dira.
Iruzkinak