2022ko bigarren hiruhilabetean estreinatuko da jokoen errendimendua hobetzeko. Deathloop izango da erabiliko duen lehen titulua.
AMD-koek beren FidelityFX Super Resolution tresnaren bertsio berria aurkeztu dute. 2.0 eguneraketarekin bideojokoetako irudiaren kalitatea are gehiago hobetzeko bideak inplementatu dituzte, “punta-puntako teknologiak erabilita aldi baterako algoritmoak sortuta testuren eta geometriaren zehaztasunak berreraikitzeko” eta modu horretara aliasing gabeko irudietatik antialiasing-dun irudiak aterata.
Laburbilduz, bereizmen baxuko irudiak erabilita bereizmen handiko emaitzak lortzeko erabiltzen da AMD FSR. Bigarren bertsioarekin irudiaren kolorea, sakontasuna eta mugimendua erabilita supersampling bidez horren kalitate orokorra hobetzen du tresnak.
Egindako hobekuntzekin irudi kalitate natiboaren pareko kalitatea edo are hobea lor daitekeela diote arduradunek. Kalitate handiko antialiasing iragazkia dakar gainera. Nola ez, kalitate hobekuntza hori errendimendu galerarik gabe ematen da; alabaina, gailu berbera erabilita bereizmen handiagora jokatzea ahalbidetzen du baliabide honek.
FSR-ren 1.0 bertsioa eraberritu egin dutela diote AMD-koek, “irudi kalitate areagotua” eskaintzeko helburuarekin. Joan den urtean estreinatutako tresnaren DirectX 12 API-a erabiltzen duten bideojokoekin funtziona dezake, baina etorkizunean Vulkan-entzako euskarria ere gehituko dutela azpimarratu dute.
Deathloop aparta izango da AMD FSR 2.0 jasoko duen lehen titulua. Arkane Studios-ekin batera lan egin dute tresna zaharberritua akziozko bideojokoan inplementatzeko. Gauza bera egiten ari dira Square Enix-ekin: Forspoken desiratuak teknologia berria erabiliko du baita. Lortutako emaitzak erakutsi dituzte bideo sakon batean, aurreko bertsioarekin nahiz bereizmen natiboekin alderatuta.
Quality, Balanced, Performance eta Ultra Performance deitutako kalitate mailak eskaintzen ditu teknologia berriak. Gero eta ezaugarri boteretsuagoa izan, bereizmena are gehiago igoko du: Quality erabilita 720p-ko irudia 1080p-an agertuko den bitartean, Ultra Performancekin 360p-ko irudia 1080p-ra pasako da. Nola ez, azken irudi horren kalitatea ez da bera izango bi aukeren artean; hala ere, errendimendu hobea nahi dutenentzako bide aproposa da.
Kalitatea areagotzeko erabilitako hobekuntzen artean, aurreko irudietako informazioa berrerabiltzeko ezaugarria azpimarratu dute AMD-koek. Horrela, errendimenduan eraginik izan gabe kalitate maila egonkorra mantentzea posible da.
Izan ere, Nvidia DLSS teknologiarekin antzekotasun handiak dituen arren, AMD-rena ez da gauza bera: DLSS-k adimen artifiziala erabiltzen du jokoen bereizmena areagotzeko errendimenduan eragin handirik izan gabe. FSR-k, ordea, ez.
Oraindik pixkat itxaron beharko dugu AMD FidelityFX Super Resolution 2.0ren hobekuntzak probatzeko: 2022ko bigarren hiruhilabetean estreinatuko dela agindu dute arduradunek. Erremintari buruzko informazio guztia GPUOpen webgunean aurki daiteke.
Iruzkinak