Hainbat erabiltzaile arazo larriak izaten ari dira AMD-k atera berri duen Catalyst-entzako azken bertsioarekin, 14.12-arekin hain zuzen ere. Instalazioan errore bat izan ostean txartel grafikoak funtzionatzeari uzten dio eta bide nahiko konplikatua dago hau konpontzeko.
Dirudienez, Microsoft-ek Windows 7-rako egindako azken eguneraketan sartutako artxiboren batekin gatazkaren bat dago eta honek txartel grafikoak funtzionatzen uztea ekartzen du. Nahiko larria da AMD-k eguneraketa hau jendeari zabaldu aurretik, ez konprobatzea Windows 7-ko azken bertsioarekin ondo dabilela.
Beraz, ez eguneratzea gomendatzen dizuegu. Mezu hau beranduegi irakurtzen badezute, jarri kontaktua email bidez (gamerauntsia@gmail.com) eta lagundu ahal izango dizuegu.
Iruzkinak