The Dark Descent beldurrezko joko ospetsuaren jarraipena izango da. PCrako eta PS4rako argitaratuko dute.
2010. urtean Frictional Gamesek argitaratutako Amnesia: The Dark Descentek jarraipen zuzena izango du. Amnesia: Rebirth izenarekin, beldurrezko sagaren “jauzi ebolutiboa” izango dela adierazi dute arduradunek.
Jarraipen bat izan arren Rebirthek Arjelian kokatutako istorio berria kontatuko digu: “Tasi Trianon protagonistak hondamenaren eta etsipenaren bidaia ikaragarri bat hasiko du, min eta beldur propioak eta giza iraupenaren mugak esploratzen dituen bitartean”.
Amnesia: Rebirth PS4rako eta PCrako argiratatuko dute, Steam bidez. Argitaratze datarik zehaztu ez duten arren, “2020ko udazkenean” estreinatzea aurreikusten dute Frictional Gamesekoek.
Iruzkinak