InnerSlothen joko arrakastatsua kontsoletara iritsi da ustekabean. Plataformen arteko jokoa ahalbideratu dute garatzaileek

Among Us arrakastatsua dagoeneko Nintendoren kontsola hibridoan jokatu daiteke. InnerSlothen lana PC, Android eta iOSerako zegoen soilik, baina Switchekoek ere iruzurtien jokoa jaso dute.

Formatu digitalean soilik eskuratu ahal da Nintendoren eShopetik. Horrez gain, Nintendo Switch Online zerbitzura harpidetuta egotea ezinbestekoa da Among Usera sarean jokatzeko. Gainerako plataformetako jokalariekin aritu ahal izateko aukera eskaini dute InnerSlothekoek.

2018an argitaratua, Among Usek izugarrizko arrakasta lortu zuen pasa den urtean. Partida bakoitzean bi talde egongo dira: tripulazioa eta iruzurtiak. Lehenengoaren helburua misio guztiak betetzea izango da, iruzurtiak horiek akatzen saiatzen diren bitartean.

Nintendo Switcheko bertsioa 4,29 eurotara saltzen da.