Respawn Entertainmentek garatutako doako battle royale arrakastatsua Origin plataforman zegoen soilik PCrako.

Joan den urteko otsaileko estreinatu ondoren Apex Legends PC, PS4, Xbox One eta Switchera iritsi da, arrakasta handia lortuta plataforma guztietan. PCko jokalarien kasuan Electronic Artsen Origin plataformatik eskuratzeko aukera egon da bakarrik. Hori laster aldatuko da, gaurtik aurrera Steam bidez ere jokatu ahalko baita.

Valven plataformarako estreinatzea battle royale jokoaren zazpigarren denboraldiaren hasierarekin batera egingo da. Originen jokatzen dutenek Steamera igaro nahi badute beldurrik gabe egin ahalko dute: plataformen artean gordetako partidak eta egindako aurrerapena elkarbanatu ahalko dela baieztatu dute Respawn Entertainmentekoek.

Hori esanda, Steameko bertsioa Originengandik guztik independientea izango dela nabarmendu beharra dago: ez da Origin instalatuta eduki beharko Steamen jokatzeko. Gainera, Steameko jokalariek opari bereziak jasoko dituzte. Half-Life edota Portalen giltzatakoak banatuko dituzte Valven plataformaren bidez jokatzen dutenei.

Apex Legends dohainik jokatu daiteke. Esan bezala, free to play formatuko battle royale hau PC eta kontsoletan eskuratzeko dago. Une honetan Halloweeneko ekimen berezia abiarazi dute: azaroaren 3ra arte joko mota, erronka eta partida bereziak egongo dira Fight or Fright ekimenaren baitan.