Ziur aski Euskal Encounterra ezagutzen duzuenok zertaz ari naizen jakingo duzue, baina hala ere gehiago jakin nahi?

Aurten jada Euskal Encounterraren 22.edizioa izan dugu eta honekin batera bere edizio berri bat jaio da Araban, Araba Encounter. Egia esan, batak bestearekiko ez du desberdintasun handirik, beraz ikus dezagun encounter bat zertan datzan.

Wikipediak honela dio Euskal encounterraren inguruan:

Euskal Encounter, lehenago Euskal Party, Euskal Amiga Party edo Euskal, informatikako profesional eta zaleek antolatzen duten bilera handia da. Bertan hainbat eguneetan zehar informatikarekin zerikusia duten ekintzak egiten dira eta baita ezagutzak konpartitu ere.

Laurogeiko hamarkadaren amaieran Europako iparraldean, Norvegia, Danimarka edo Alemania bezalako herrialdeetan, sorturiko fenomenoaren parte da.

1993az geroztik Euskadin urtero ospatzen den LAN party hau, Euskal Herria nahiz iberiar penintsulako lan party zaharrena eta ezagunenetarikoa da, eta Europako zaharrenetarikoa bihurtu da .

 

Beraz, teknologien maitaleak baldin bazarete hau da zeuen tokia, nola ez. Goian aipatu bezala hemen teknologiaren inguruan batzen diren jakitun zein berau gustuko dutenek batzen baitira eta haien jakinduriak bata bestearekin elkarbanatzen baitituzte. Honetaz gain gainera, gai esberdinen inguruko hitzaldi zein postuak daude bertaratzen den orok goza ditzaten.

Euskal encounterra, Euskal Herri mailan ospatzen den ekitaldi bat da, eta Araba encounterra berriz, izenak berak dioen moduan Araba mailan antolatuko den lehenengoa izango da.

Araba Encounter
abenduaren 6 eta 7ko asteburuan izango da eta tokia erreserbatu dutenek ( 30€ ) haien ordenagailua eramateko aukera, lo egiteko denda jartzeko tokitxoa eta 1gb/s-ko abiadura duen internet sarrera izango dute. Ekitaldia, Iradier Arenako 2.100 metro karratu baino gehiagoan 416 partehartzaile inguru eta 3 eguneko etengabeko ekinean ibiltzeko prestatua dago, baina zoritxarrez sarrera guztiak agortu dira jada!!

Sarrera hartzeko aukera galdu baduzu berriz, lasai lagun, nahi izatekotan eguneko sarrerak ere salgai badaude eta Euskal Encounterrean bezala.

Eta horrekin nahikoa ez baduzu, zergatik ez Gipuzkua Encounterrera eta Euskal Encounterrera joan?? Era honetara experientzia maila igoz joango zara encounterren maisu bilakatu harte!