Embark Studios-en tituluak hirukoteka planeta babesten aritzea proposatzen du. Hirugarren pertsonako ikuspegiarekin jokatuko da.
ARC Raiders gaur merkaturatuko du Embark Studios taldeak. Ateratze tiro jokoa (extraction shooter) ordenagailuetan nahiz PlayStation 5 eta Xbox Series kontsoletan argitaratuko da.
Etorkizunera eramango gaituen tituluak probaldi arrakastatsuak eduki ditu estreinatu aurretik, generoaren zaleen begiradak erakarrita. Kasu honetan, hiru pertsonako taldeak osatuko ditugu jokalaria jokalariaren aurka zein jokalaria ingurunearen aurka jartzeko; PvPvE formatua jarraituko du, alegia.
2021eko The Game Awards sarietan ezagutu genuen lehenengoz. Garai hartan doako tiro joko kooperatibo formatua zeukan; Embarkek proposamena pixkat aldatu du, azkenean ordainpekoa izango baita ARC Raiders.
Roboten inbasioek Lurra hartu du, eta hauen aurka egin beharko dute jokalariek. Baliabideak bilduz, elkarri lagunduz eta tentsioz betetako tiroketetan parte hartuz ibiliko dira ordu erdiko iraupeneko partidetan.
Embark askorentzat ezezaguna izango bada ere, ez da sareko tiro jokoekin abiatzen den lehen aldia: estudioarena da, baita, 2023an estreinatutako The Finals tiro joko lehiakor arrakastatsua.
ARC Raiders gaur estreinatuko da PCan, PS5ean eta Xbox Seriesetan.
Lander Unzueta
Iruzkinak