Steam-en abiatuko du ibilbidea. Aro desberdinetako autoak gidatuko ditugu eguraldi dinamikoa duten zirkuituetan.
Asetto Corsa gidatze simulagailu ezagunak hirugarren atala aurkeztu du. Assetto Corsa EVO izenpenean, urtarrilaren 16an aurretiazko sarbidean estreinatuko dela iragarri dute Kunos Simulazioni garatzaileak eta 505 Games argitaletxeak.
Aurkezpen bideoarekin erakutsi dituzte lehen irudiak. Atal grafiko ikusgarriarekin, garai desberdinetako benetako autoak ageri dira bertan: Porsche, BMW, Alfa Romeo, Mini zein Ferrari marketako ibilgailuak erakutsi dituzte.
Berrikuntzen artean eguraldi dinamikoa nabarmendu dute egileek; horrela, lasterketetan eguraldia aldatzen joango da, 24 orduko zikloarekin batera. Nola ez, simulazio errealista agintzen dute: hobetutako gidatze sistema da EVOren beste ardatzetako bat.
Sarbide goiztiarrari dagokionez, “Kunosen gauzak ondo egiteko beharrezko denbora hartzea ezinbestekoa dela dakitela” dio Marco Massarutto zuzendari exekutiboak. Aurreko jokoek duten komunitate sendoarekin, elkarlanean AC EVO txukuntzen joatea da helburua.
Oraingoz ordenagailuetarako bakarrik iragarri dute lasterketa bideojokoa, kontsolak aipatu gabe utzita. Steam bidez hasiko dute aurretiazko sarbidea, esan bezala, 2025eko urtarrilaren 16an.
Iruzkinak