DigiPen Europe Bilbaoko Absolut Games garatzaile taldeak sortutako tiro jokoa da. Doan eskuratu daiteke.

2020ko Gamelab sarietako finalistetako bat izatea lortu ondoren, DigiPen Europe Bilbao unibertsitateko laugarren mailako ikasleek garatutako Astra Steamen argitaratu da.

Euskal bideojokoak estralurtarren klub batera eramango ditu jokalariak. Infiltratutako gizaki bat izanik, lapurtutako sorgailuak aurkitu eta suntsitzea izango da jokoaren helburu nagusia. Hori bai, Astra tiro jokoa da; estralurtarrek egitekoa errez betetzea eragozteko ahal duten guztia egingo dutenez, tiroketak abenturako ardatza izango dira.

Maider Sanchez, Arrate Lopez, Borja Barbadillo, Jaume Coll, Felix Xabier Martinez, Mario Aizpurua, Mikel Fernandez, Jorge Alvarez, Joaquin Bilbao eta Markel Pisano izan dira Astraren sorkuntzan parte hartu duten garatzaileak.

Astrara doan jokatu daiteke. Euskal jokora aritu nahi dutenek Steamen erabiltzailea sortu eta jokoaren orrialdetik jaistea besterik ez dute.