Awesome Games Done Quick 2026 ekimenak 2,07 milioi euro biltzea lortu du speedrun saio artean

Lander Unzueta | 2026/01/13 10:00 Berriak



Astebeteko epean Silksong, Dark Souls, Minit edo Pokémon Legends: Z-A gainditu dituzte dozenaka speedrunner-en laguntzarekin.

Awesome Games Done Quick ongintza ekimenak 2026ko edizioa burutu du. Antolatzaileek dohaintzekin bildutako dirua zehaztu dute: 2,07 milioi eurotako donazioa eskaini dute speedrun saioen ekintza jarraitu duten ikusleek.

Urtero lez, minbiziaren fundazioari bideratuko diete eskuratutakoa: Prevent Cancer Foundation-ekin adostutako elkarlanak jasoko ditu AGDQean lortutako emaitzak.

Giro ederrean, hautatutako bideojokoei buruzko azalpen sakonak eskainita eta sekulako lorpenak eginda bukatu da astebete iraun duen aurtengo edizio handia. 141 bideojoko gainditu dira guztira, bakoitzean erronka edo proposamen desberdinei aurre eginda: Hollow Knight: Silksong, Final Fantasy Tactics — The Ivalice Chronicles, Castlevania: Dawn of Sorrow, The Legend of Zelda: Majora’s Mask —begiak estalita— eta beste hainbat titulu ikusi ditugu horien artean.

Adibidez, Super Mario 64rekin ikusitakoa ikaragarria izan da: 70 jokalarik bukatu zuten 1996. urteko plataforma abentura, elkarlanean, izar bat lortzerakoan agintea hurrengoari emanda. Azken saioa, bestalde, Pokémon Emerald-i eskainitakoa izan da: uneoro pokémonez aldatzen joan da adef jokalaria, erronka berezia osatuta.

Hamasei urteko ibilbidea daramate AGDQ ekimenarekin: urte hasierakoa ekitaldi nagusia izaten da, baina bestelako saioak eta proposamenak ere antolatzen dituzte, urte osoan denetariko ikuskizunak prestatuta —esaterako, uda aldera Summer Games Done Quick saioa ikusteko aukera egoten da—.

Nabarmendu dutenez, hamasei urtetan karitatera zuzendutako 59 milioi dolar bildu dituzte: horietatik 28 milioi Prevent Cancer Foundationera bideratu dira.

Datorren urteko ekimen handirako data ezarri dute dagoeneko: Awesome Games Done Quick 2027ko urtarrilaren 3tik 9ra bitartean antolatuko dute.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

245
Kide

0
Jolasten

8
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30

Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25

Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Damian 2025ko mai. 20a, 23:04

Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…

Damian 2025ko mai. 8a, 10:43

Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…

eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01

Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta