Jon Cortazar-ek zuzendutako Rel3vo Games estudio indiak bere lehen jokua argitaratu zuen herenegun ( urtarrilak 28 ) PlayStation-en Store europearrean. Sarean irakurritako berriek diotenez, 16 hilabete eta 150.000€-ko inbertsioa behar izan dira. Bidean Rel3vo Games-en 2 lanpostu zuzen sortu dira, eta momentu kritikoenean 20 pertsona egon dira aldi berean jokua garatzen. Hauetako bat, Hideyuki Fukasawa musikagilea (Street Fighter 4, Marvel vs Capcom 3, ...)
HISTORIA APURTXO BAT
Joku honen bidea 2011n hasi zen, hóPlay-ra aurkeztu zuten joko baten prototipoarekin (Euskal joko hoberenaren saria irabaziz) eta GameFest-erako amaitu zuten, iOS eta Android mugikorretarako joko bihurtzeko ideiarekin. Baina merkatu hauetan posizionamendu egikoa lortzea oso zaila eta garestia denez, ez zuten argitaratu. Hurrengo urtean ordea, Roberto Yeste PlayStationeko Espainiako arduradunak PSVitan argitaratzeko eskeintza egin zien Fun&Serius festibalean, eta negoziazio askoren ondoren Rel3vo Games PlayStation- garatzailea bilakatu zen.
JOKOA
Jokoan Munbili tximinoa kontrolatzen duzu, jauzi egiteko ez, baino lehergaiak jarri eta ziztu bizian zerurantz irteteko gai badena. Platanoak jaso eta, Rainbow Islands klasikoan bezela, pantailaren amaierara (gora) iristea da helburu. Horretarako angelua eta lehergaiaren intentsitatea kontrolatzen dituzu. Lan erraza dirudi, baina ez da horrela, pantaila trampaz eta arerioez josita baitago. Eskerrak denda batetan zure lana errazten duen item-ak erosi ditzakezun (mugikorretarako irten bazen mikroordainketak edukiko zituela iruditzen zait). Hala ere item hauen erabilgarritasuna mundu bakoitzaren amaieran dagoen "Boss"-aren kontra, ba egia esan, meh xamarra da.
Grafiko aldetik 2D-n egina dago, manga estiloko tximinoak benetan maitagarriak dira eta mundu bakoitzak bere tematika duenez (basoa, sumendia, etab...) ez dira astunak egiten. Musika aldetik, zer esan, benetan itzela da joko honen BSO-a. Hideyuki Fukasawa-ri ordaindutako txanpon bakoitza ondo ordainduta dago.
Jokatzeko erreza, masterizatzeko zaila, desesperantea eta adiktiboa. Vitarentzako joko berri bat nahi baduzu, ez egin dudarik, BaBoon! da aukerarik bikainena.
Oharra: ez nekien non jarri, baino jokoa c++ eta Sonyren garapen kit-a erabiliz egina dago.
Iruzkinak