Datorren urtean PC eta kontsoletan estreinatuko da zonbiak bueltan ekarriko dituen Turtle Rocken lana.
Pasa den urtean ezagutzera eman zen Back 4 Blood tiro joko kooperatiboa, baina gaur erakutsi dituzte honen lehen irudiak Turtle Rockeko garatzaileek. Evolve eta Left 4 Deaden lan egindako estudioak azken honen oinordekoa izango dena prestatzen ari dira datorren urterako.
Bi trailerrekin aurkeztu dute zonbi eta munstroak akzio kooperatiboarekin batuko dituen lana. Valven Left 4 Deadetan ikusitako elementu guztiak aurki daitezke Back 4 Blooden: suzko arma, hurbilerako bate eta ezpatak, gune seguruak, lau jokalariz osatutako taldea eta munstro mordoa. Zonbi arruntekin batera akatzeko zailagoak izango diren arerio bereziekin topo egingo dute jokalariek; horien artean izaki erraldoiak ikus daitezke bideoan.
Back 4 Blood 2021eko ekainaren 22an estreinatuko da PS5, PS4, Xbox Series, Xbox One eta PCan; azken honetan Steam zein Epic Games Store saltoki digitaletan eskuratu ahalko da.
Lehenago, baina, froga itxietan parte hartzeko aukera emango dute Warner Bros eta Turtle Rockek. Horietarako izen ematea jokoaren webgunetik egin daiteke.
Iruzkinak