Ikastolaren Aisialdia aldizkariaren bidez jakin dugu aste santurako prestatu dituzten udaleku teknologiko hauen berri eta hona ekartzea pentsatu dugu. 10 urtetatik 12 urterarteko haurrentzat "Bideo jolasen garapena eta robotika" tailerrak prestatu dituzte norberak bere Ikastolan egiteko.
Hona hemen beraien PDFtik erauzi ditugun datuak:
Bideo jolasen garapena
- Serious games bideo jolasekin aritu.
- Blokekako programazioaren oinarriak ezagutu.
- Bideo jolas ezagunak egokitu.
- Gidoien garapena.
- Norbere bideo jolasa garatu.
- Denon artean adosturiko bideo jolasa garatu.
- Proiektuaren aurkezpena
Robotak
- Blokekako programazioaren oinarriak ezagutu.
- Hardwarearekin lanean hasi: Gamepad pertsonalizatua sortu.
- Robot sinpleak sortuz, oinarrizko zirkuitu elektrikoen ezagutzak landu.
- Talde bakoitzak bere robota egokitu eta programatu.
- Roboten arteko lasterketa txapelketa.
- Proiektuaren aurkezpena.
Udaleku irekiak
- Iraupena: 4 egun (apirilaren 3tik 6ra).
- Goizero, gazteak jolas eta praktika desberdinak erabiliz programazio eta robotikaren munduan arituko dira.
Helburuak
- Pentsamendu konputazionalaren oinarriak ezagutu.
- Teknologia berriak euskaraz bizitzeko aukera berritzaileak ahalbideratu.
- Teknologia berrien bidez, sormena sustatu (Maker mugimendua).
Hartzaileak
LH 4., 5. eta 6. mailako ikasleak.
Ordutegia
Goizez, 9.00 - 13.00.
Zaintza zerbitzua 8.30etatik aurrera.
Noiz
2018/04/03 - 2018/04/06
Kokapena
Norbere Ikastolan
Izen emate eta prezioak
Matrikulazioa data: 2018/03/01 -2018/03/15
Prezioa: 75€
Albiste originala Ikastolaren Aisialdia aldizkarian.
Iruzkinak