Aurten ere abian da Kode_Eskolak eginiko uda ikastaroen proposamena. 6 eta 16 urte bitartean badituzu, eskura izango dituzu hainbat robotika, animazio edota bideojoko sorkuntza tailer, baita Minecraft jokora bideraturik egongo diren berariazko hainbat ekintza ere. Tailer hauek Orona Ideo eraikinean izango dira, teknologia berritzailearen ikurra izateaz gain, etorkizunari aurrea hartu dion gune teknologikoa izanik Donostiatik bost minututara dagoen toki hau.
Zein da aukera, zehazki? Gaztetxoenek, 6 eta 8 urte bitartekoek alegia, irudiekin programatzen ikas ditzakete Kode_Eskolan. 8 eta 10 adin tartean daudenek, robotak egiten ikas dezakete, eta Minecraft joko ezagunean murgiltzeko aukera ere izango dute eskura. Minecraft lantzeaz gain, GameMaker plataformari esker bideojokoen programazioan hastapenak egin ahal izango dituzte 10 eta 12 urte bitartekoek, eta, azkenik, 12 eta 16 urte bitartekoek, Unity motore grafikoa, Arduinon oinarrituriko robotika, LEGOren erabilpena robotikan, webguneen sorkuntza eta animazioen sorrera landu ahal izango dute bertan. Ikastaro hauetariko asko euskaraz nahiz ingelesez egiteko aukera egongo da, gainera!
Gainera, goizez egindako tailer horiek osatzeko, denok elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dugu, baita arratsaldero bestelako jarduerak egiteko aukera ere, tenisa eta piragua, hain zuzen ere, Ondarreta hondartza Donostiarrean.
Orona Ideora bertaratzeko hainbat aukera izango dituzue, gainera. Irun, Errenteria, Herrera eta Donostiako hainbat tokitatik izango baituzue begiraleekin autobusa hartzeko aukera.
Jarduera guzti hauek astebeteko txandetan antolaturik egongo dira, ekainaren 22an hasi eta uztail osoan zehar eskuragarri egongo direnak, baita iraileko lehen astean ere. Informazio gehiagorako, jo Kode_Eskola webgunera, ekainak 1 arte dago irekita izen ematea. Zeren zain zaude?
Iruzkinak