Game Erauntsian dakizuenez hainbat bideojokoren itzulpenak egindakoak gara: SuperTux, Wonderboy: Dragon’s Trap, Ark… baina baita retro jokoak ere: Super Mario Bros, Alex Kidd, Zelda edo Metroid esaterako.
Retro jokoen itzulpenak ez dira gaur egungoen itzulpenak bezala. Ez da testu fitxategi batetan etiketa batzuk itzultzea. Jokoaren Rom-a hartu, zabaldu eta kodean testuak topatu eta hauek itzultzen dira limitazio ugari kontuan hartuta. Azken finean, jokoaren Rom-aren modifikazioak dira. Hau da, jokoaren txipen kodea hartu eta hau modifikatuz lortzen da itzulpena.
Retro jokoen Rom-en modifikazioari Hackak deitzen zaie. Hauek ez dute zertan itzulpenak soilik izan behar. Mota ezberdinetako hack-ak daude. Esan bezala, batzuk itzulpenak izan ohi dira, japoniatik irten ez ziren joko horiek itzuli eta mendebaldekook disfrutatzeko modu bat da. Beste hack batzuk jokoak hobetzen saiatzen dira. Adibidez, jokoaren kolore paleta hobetuz, bugak konponduz ere. Azkenik hack garrantzitsuenak ditugu, jokoen eraldatzeak. Batzuk gauza gutxi aldatzen dute, arma gehiago, pertsonaia aldaketak, etab. Beste batzuk jokoa hainbesteraino aldatzen dute joko berri bat kontsidera ditzakegula. Eta bai, denetik dago, gauza txarrak, baina oso onak ere.
Bada, dagokigun retro jokoen mundu honetan badugu hack aldaketa hauek batzen dituen webgune garrantzitsu bat. Honen izena www.Romhacking.net da.
Webgune honetan denetik aurkitu dezakegu, romak eraldatzeko tresna ugari, hack kantitate handia, izatez kopuru gehien dituen webgunea izango da ziur aski. Dena oso ongi organizatuta.
Baina gaurkoan nire helburua ez da webgunea tresna edo itzulpenetarako nola erabili erakustea, baizik eta bideojokozale bezala, retro joko komertzialez aparte hacken inguruan beste mundu bat dagoela erakustea.
Romhacking-en potentziala ikus dezazuen pare bat adibide ikusiko ditugu, alde batetik itzulpen batena, nola aplikatu eta jokatu, eta bestetik hack bat.
Hasteko, goazen webgunera, eta zabal dezagun eskuinaldeko “translations” gunea. Orain filtroetan sistema eta hizkuntza jarriko ditugu. Joko konkretu baten bila joango gara, Super Nintendo-rako Japonian atera zen Seiken Densetsu 3 jokoa, mendebaldean Secret of Mana bezala ezagutzen dugunaren bigarren zatia. Joko hau ez zen japoniatik inoiz irten, beraz itzulita izatea ezinbestekoa dugu maisulan honetaz disfrutatzeko. Beraz, webgunera itzuliz, hizkuntza ingelesa (gazteleraz ere badago) aukeratu, sistema Super Nintendo izango da eta “Seiken Densetsu” bilatuko dugu. Garrantzitsua da laburpenean ikustea itzulpenaren egoera, ea jokatzeko modukoa den edo ez.
Baita jokoaren ze rom bertsiotan aplikatu behar den hack hau. Beraz, kasu honetan, guztiz itzulita egonda eta rom japoniarrari aplikatuz, jokoa ingelesez izango dugu. Gogoratu partxe, hack hauek IPS formatuan datozela. Hauek Lunar IPS bezalako aplikazioekin ezartzen zaizkie romei.
Beraz hau joko orijinala, eta hau itzulita:
Bigarren kasua joko baten eraldatze osoa litzateke. Horrelako eraldatze asko dituen joko bat Super Mario World da. Bertsio asko daude, asko ezagutzen ez ditudanak, baina badago bat oso ona dela, Super Mario World: Return to Dinosaur Land du izena eta pnataila diseinua guztiz berria du. Diseinu oso ona eta zailtasun erdi altuarekin. Super Mario World gustatzen bazaizu ez galdu aukera hau. Sar zaitez webgunera, eskuin aldean sakatu “ROM Hacks” atalean, bilatu “Super Mario World” eta aukeratu esan bezala “Return to Dinosaur Land” (fijatu 2 orrialde daudela SMW hackekin!). Hackaren laburpenean dioen bezala, fase denak berdiseinatuta daude, jokoa guztiz jokagarria da eta romaren USA bertsioren gainean aplikatu behar da IPS fitxategia.
Jokoaren irudi batzuk:
Beraz, ikusten duzuen bezala, webgune honek mundu berri bat zabaltzen digu retro jokozaleoi. Zuen joko gustokoenen hack berdiseinatuak joka ditzakezue, edo inoiz jokatzeko aukera izan ez dituzuen joko japoniar horiek ere. Zuen esku, baina ez galdu aukera!
Iruzkinak