Urriaren 11n Game Erauntsia Bilbon izango da bideojokoei, euskarari eta Jokotekniari buruz hausnartzeko.

Deustuko unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak antolatu duen “Gaur egungo euskararen erronkak bideojokoen arloanjardunaldietan izango da Game Erauntsia gogoeta egiten. Ekitaldia urriaren 11n izango da, Deustuko Bilboko kanpuseko Garate aretoan.

Bi hitzaldi eta mahai inguru bat izango ditu jardunaldiak. Goizeko 10:00etan Xabier Landabidea Deustuko unibertsitateko irakasle eta ikerlariak aurkezpena egingo du. Ondoren, Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak eta Game Erauntsiko kide Maitane Junguitu doktoreak Jokoteknia jardunaldien bost urteko ibilbidearen inguruan gogoeta egingo dute.

Jarraian, Itziar Zorrakin doktoreak bideojokoen lokalizazioari buruzko hausnarketa egingo du. Zehazki, gai honen ikerketari buruz ariko da, eta bideojoko lokalizazioaren erronkak aztertuko ditu gizarte globalizatuan.

Bukatzeko, 11:00ak aldera hiru hizlariak mahai inguruan elkartuko dira euskararen erronkak bideojokoetan eta oro har espazio digitalean aztertzeko. Besteak beste, bideojoko eta produktu digitalen kontsumoa, euskal industria eta euskararen egoera landuko dira mahai inguruan.

 

Bertaratzeko aukera

Ekitaldia aurrez-aurre jarraitu ahal izango da, eta interesa duten guztiek Bilboko Deustu Unibertsitateko kanpusera hurbil daitezke, tokia bete arte. Garate aretoan egingo da; 10:00etan hasiera emango zaio, eta eguerdian amaituko da.

Horretaz gain, Deustuko Unibertsitateak ekitaldia Internet bidez emango du. Emanaldia zuzenean YouTube bitartez esteka honetan jarraitu ahal izango da.

Ekintza Deustuko unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak antolatu du, eta Xabier Landabideak koordinatu. Horretaz gain, Deustuko unibertsitateko eleaniztasuneko atalak antolaketan kolaboratu du.