Bideojokoen mundua, ekonomia oso garrantzitsu eta potentea da gaur egungo merkatuan, miloika euro mugitzen dira egunean eta gorantz doa. Urteak dira, gorakako joera hau mantentzen dela eta, lehengo bideojoko makinekin hasi eta gaur egun mugikorrerako bideojokoekin izan den leherketararte. Eta etorriko dena! Jokalarien esparrua eta merkatuaere asko handitu da, gazteagoak eta zaharragoak dira orain merkatuko jokalariak.
Gauzak horrela, zer ikasi erabakitzen ari bagara eta bideojokoak atsegin baditugu, ez da ideia txarra energiak horretan xautzea. Unity 3D, Construct, Cocos2d, PyGame, Blender... software, herramienta eta libreria mordoa dago merkatuan. Asko dago ikasteko, ez da mundu erreza, baina uste baino eskuragarriago dago. Bideojokoen garapenak disziplina desberdinak ditu gainera: grafismoa, soinua, bideo edizioa, programazioa...
Hasiera batean pentsa liteke lanera kanpora joan beharko genukeela, baina Euskal Herrian bada bideojoko garapen industria, eta estatuko 5. potentzia gara arlo honetan. Bilbo hirian kokatzen dira enpresa gehienak, eta guztiak ere Basquegame izeneko elkarten biltzen dira. Bertan topatu dezakezu enpresa askoren berri. Tamalez, web orria eta informazio guztia ez dago euskaraz ;-(
Iruzkinak (1)
Jon 2015ko eka. 9a, 10:10
Eskerrik asko Iker nire euskarako lana egiagatik!!! XD