Experiment 101 eta THQ Nordic taldeen mundu irekiko RPG abenturak hainbat borroka mekanika nahasten ditu.
Biomutanten Switcheko bertsioak bizirik jarraitzen du. THQ Nordic argitaletxeak ezagutzera eman duenez, azaroaren 30ean merkaturatuko dute RPG abentura Nintendo-ren kontsola hibridoan.
Jatorriz 2021ean kaleratu zuten. Lehenik PC, PlayStation 4 eta Xbox One plataformetan estreinatu zen; 2022ko irailean, berriz, PlayStation 5 eta Xbox Series kontsoletan kaleratu zuten bertsio eguneratuarekin.
Experiment 101 estudioaren lanak jokalari guztien begiradak erakarri zituen. Presima interesgarriarekin, arte martzialak, tiroketak eta gure pertsonaia hobetzeko zein eraldatzeko dozenaka elementu biltzen dituen mundu irekiko titulua agintzen zuten garatzaileek.
Zoritxarrez, mekanika eta ezaugarri desberdin gehiegik, mundu ez horren interesgarriak, eta ehundaka akatsek Biomutanten porrota eragin zuten. Gaur egun ere, Steam bezalako plataformetan jokalarien iritzi eskasak dira nagusi.
Dena den, interesgarria izango da Switcheko bertsiorako akatsotako batzuk zuzendu ote dituzten ikustea. Azaroaren 30ean jakingo dugu, dena ondo badoa behintzat. Prezio aldetik ere beherapen esanguratsua dakar Biomutantek: 39,99 eurotan saltzen hasi dira.
Iruzkinak