2K Games garatzaileak gaur eman du berria, kritika itzelak jaso dituen Ken Levine zuzendariaren maisulanak bertsio berezi bat jasoko du hurrengo astean. Argitalpen honetan DLC guztiak barne egongo dira, 29.99 euroren truke. PS3 eta 360 kontsoletarako egongo da eskuragarri.
Duela hilabete inguru eman zuten albistea, orduan PCrako bertsioa ere iragarri zuten, baina orain bertsio hau ez da inon ageri, baliteke aurrerago konfirmatzea. Hala ere, nahi duenarentzat, joko nagusia 7.49 euroko prezioan dago eskuragarri Steamen une honetan, %75eko deskontuarekin.
Zer iruditu zaizue joko hau? PS4, One eta PCrako birmasterizazio bat bidean dagoela uste al duzue?
Iruzkinak