Bihartik hasita ikusiko ditugu World of Warcraft, Overwatch, Hearthstone edo Diablo frankiziei buruzko emanaldiak.
Blizzard Showcase aurkezpenak iragarri ditu Blizzardek. Enpresaren 35. urteurrena ospatzera bideratutako emanaldi bereziak izango dira.
“Datozen asteotan, mundu bakoitzak zer datorren aditzera emango du”, diote prentsa oharrean. “Bideojoko hauek zuretzat garrantzitsuak badira, bertan ikusi nahi zaitugu. Eguneratzeak ez dira isolatuak: Blizzarden ibilbidearekin bat egiten dute — gurekin egon diren jokalariekin batera”. Enpresaren “atal berria hastear dela” adierazita bukatu dute.
Bihar ikusiko dugu lehenengo zuzenekoa, baina otsailaren 11n bukatuko dute aurkezpenekin. Hemen egitarau osoa:
- Urtarrilaren 29an, 18:00etan – World of Warcraft: State of Azeroth
- Otsailaren 4an, 19:00etan – Overwatch Spotlight
- Otsailaren 9an, 18:30ean – Hearthstone Spotlight
- Otsailaren 11n, 23:00etan – Diablo-ren 30. urteurrena
Blizzarden Youtube zein Twitch kateetatik ikusi ahalko dira emanaldiok
Lander Unzueta
Iruzkinak