Dang! eta Devolver Digitalek eratutako tiro joko berezian bumeran bat hartuta erronka desberdinak garaitu beharko dira.
Akrobaziaz betetako arena tiro jokoa izango da Boomerang X, eta laister merkaturatuko du Devolver Digital indie banatzaile ezagunak: uztailaren 8an estreinatuko dute PC eta Switch plataformetan.
Gune desberdinetan proposatutako erronkak izango dira jokoaren ardatza. Bumeran magiko batekin leku bakoitzeko etsai guztiak akatu beharko dira gehienbat, baina horiei aurre egiteko mekanika desberdinak eta batez ere, abilezia ezinbestekoak egingo dira.
Saltoka, teleportatuta eta orokorrean, gelditzeko unerik eduki gabe ibili beharko da tiro joko zoro honetan. Jainkoen bidetik behera egingo dute jokalariek misterio eta gezur bat argitzeko, eta aldi berean izaki beldurgarrien armada akatzeko helburuarekin.
Premisa interesgarri hau frogatu nahi dutenek argitaratu aurretik egiteko aukera dute: PCko bertsioaren doako demoa eskuragari dago Boomerang Xren Steam orrialdean.
Iruzkinak