Jonathan Blow indie garatzailea 2008-an arrakastara eraman zuen jolasa euskaratu dugu. Maisulantzat jota dagoen jolas honek, kritika bikainak jaso zituen atera zenean, Xbox Live Arcade jolasen arteko nota altuena du Metacritic orrialde ezagunean, hau da, %93-koa.
Plataforma eta puzzleak nahasten dituen jolas bat da, Tim protagonista, Printzesaren bila abiatuko dena. Baina mundu honetan denbora eta espazioa ez dira beti eskutik joaten, beraz buruhauste nahiko izango ditugu aurretik.
Itzulpena deskargatzeko egin klik jarraian dagoen irudian:
Itzulpena instalatzeko, jolasa instalatuta daukagun karpetara joan behar gara. Han "data" karpetara sartu eta ostean "strings"-era. Hor utzi beharko duzue jokoaren itzulpena. Halere pausu bat faltako da exekutatu aurretik. Steam-en jokoaren gainean eskuin klika egin eta "Propiedades"-era sartu, han "Definir parametros de lanzamiento..."-n klik egin eta irekiko den leihoan "-language euskara" idatzi beharko duzue (Kakotsik gabe).
Besterik gabe, goza dezazuela bideojokoen altxor txiki hau.
Iruzkinak