Treyarch eta Raven garatzaileak elkarlanean ari dira tiro jokoen saga ospetsuaren hurrengo obra sortzeko.
Call of Duty: Modern Warfarek jokalariak batzen jarraitzen ditu, baina Activisionek ez du denborarik galtzen: tiro jokoen sagako atal berri batean lanean ari direla iragarri du. Gerra hotzean oinarrituko den Call of Duty Black Ops: Cold War izango da CoDen hurrengo jokoa.
Iragarpena “Know your history” deitutako trailer baten bidez egin dute. Bertan Yuri Bezmenov KGBko kide ohiaren telebistako agerpenetako bat azaltzen da. Bideoaren amaieran joko berriaren izenburua iragarri, eta abuztuaren 26an egingo duten aurkezpena aipatzen dute Activisionekoek.
Tiro jokoa Treyarch eta Raven garatzaileen elkarlanetik jaioko da. CoD sagako jokoen garapena txandakatuz joaten da Infinity Ward eta Treyarchen artean; oraingoan azkenengoaren txanda da.
Iruzkinak