Clair Obscur: Expedition 33 bideo ikusgarriarekin itzuli da bere aktore nagusiak ezagutzera emateko

Lander Unzueta | 2024/10/17 10:00 Berriak



Sandfall Interactive talde frantsesaren lanak Persona bezalako JRPGen bidea jarraituko du: txandakako borrokak eta narratiba sakona agintzen ditu 2025erako.

Clair Obscur: Expedition 33 itxurosoak harritzen jarraitzen du. Bideojokoko protagonistei bizia ematen dieten aktoreak iragartzeko bideoa argitaratu dute Sandfall Interactive estudiokoek eta Kepler Interactive argitaletxekoek, bide batez, abenturaren mekanika eta irudi berriak aurkeztuz.

Talde frantsesaren lehen bideojokoa izango da Clair Obscur, baina Japoniara begira jarri dira sortzerako orduan. Inspirazio iturriak argiak dira: Persona edo Final Fantasy bezalako JRPG ezagunen oinarriak bereganatu dituzte. Txandakako borrokak dira ardatza —denbora errealeko QTE ekintzekin—, oinarrian gidoi sendoa txertatuta.

Margolari misteriotsuari heriotza margotzea ekiditea izango da gure heroi taldearen helburua: urtero zenbaki bat margotzen du, eta adin horretako pertsona oro desagertu egiten da. 33 da hurrengo zenbakia, hain zuzen ere.

Belle Époque frantseseko estetika hartuta, Unreal Engine 5 garapen motorearekin sortutako mundu ederrean barneratuko gara. Modeloak, efektuak, inguruneak… ikustekoak dira, egia esan, aurkezpena ikaragarria baita.

Aktoreak aipatu ditugu lehen, eta, aipatzekoak dira, egia esan: Andy Serkis, Charlie Cox, Kirsty Rider, Shala Nyx eta Benn Starr bezalako aurpegi ezagunak dabiltza proiektuan parte hartzen.

JRPG abenturen zaleek bai ala bai jarraitu beharreko titulua, beraz, baina publiko zabalagoarengana iristea ere espero dute atal grafiko zoragarriarekin zein aktore ezagunekin. Clair Obscur: Expedition 33 2025eko udaberriean kaleratuko da —egun zehatza ezagutzea geratzen zaigu— PC, PlayStation 5 eta Xbox Series plataformetan; Game Pass harpidetzan eskainiko dute lehen egunetik.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

242
Kide

7
Jolasten

45
Online

Azken erantzunak

Damian 2025ko mai. 20a, 23:04

Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…

Damian 2025ko mai. 8a, 10:43

Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…

eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01

Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta

Ibai Aizpurua 2025ko api. 3a, 00:14

Azkeenan 10 urte baina gehiagoren ondoren Mario kart berria BENETAN! Mundu irekia eta modu dexenterekin! Hori bai, 90€ fisikoan... Nintendori Wii U-a…
Mario Kart World mundu irekia eskaintzera dator S…