Kaixo, bakarrik nire esperientzia kontatu nahi dizuet joko horren inguruan. Aurretik, esan nahi nizuen pena dudala komunitate hau lehenago ez ezagutu izana.
Bere garaian, uste dut 2017aren bueltan, joko hori aparretan zela, nire klanean aipatu nuen euskaraz egon behar lukeela jokoak, baina inork ez zidan kasurik egin, eta jakina nik ere ez nuen pausorik eman. Webgune hau ezagutu banu, animatuko nintzen gauzak egitera (bide batez, itzultzailea naiz). Ez naiz jokozalea eta bakarrik engantxatu nintzen joko horretara iloben erruz. Haiek jada ez dira aritzen, eta nik, berriz, topera jarraitzen dut (baina jada pixka bat aspertzen hasia naiz). Jakin ezazue euskaldun dexente aritzen direla oraindik behintzat. Gutxienez badira hiru klan indartsu arau gisa dutenak txatean euskaraz aritzea: EUskal Herria, Euskal Herria eta Euskal Clan. Gehiago ere izanen dira, nik horiek ezagutzen ditut. Jokoari nahiko maiz aldatzen diote formatua eta Supercell ez dakit nolako enpresa den baina uste dut ez lukeela ametituko euskaraz paratzea.
Iruzkinak