Counter-Strike 2ren The Armory eguneratzeak armentzako zintzilikarioak eta itxurak dakartza, mapa zaharrez zein berriez ahaztuta

Lander Unzueta | 2024/10/03 13:00 Berriak



100 bat objektu gehitu dizkiote Valve-koek tiro joko famatuari, Armory Pass sarrera abiatuta. Hobekuntza txikiak ere inplementatu dituzte.

The Armory eguneraketa handia jaso du Counter-Strike 2 tiro jokoak. Nabarmentzeko edukien artean armetan erabiltzeko zintzilikarioak nahiz itxurak aipatzen dituzte egileek; hala eta guztiz ere, zaleak haserre agertu dira mapen eskasia ikusita.

100 objektu edo item inguru biltzen ditu adabakiak, Steam-en argitaratutako artikuluan zehazten denez: “Hiru armen bildumak, armen maleta, eranskailuak zein zintzilikario guztiz berriak” gaineratu dizkiote CS2ri, baita Armory Pass sarrera abiatu ere.

Armory Pass horri esker lor ditzakegu aipatutako objektu berriak. Hau benetako diruarekin erosi beharko da, eta, aktibatu ostean, esperientzia puntuak eskainiko dizkigu jokatu ahala, armory sarrera mailaz igota. Horien bidez kreditu bereziak lortuko ditugu, zintzilikarioak zein gainerakoak erosteko baliagarriak.

Bi zintzilikario bilduma ditugu, Missing Link eta Small Arms izenekoak; jarraituz, armen itxura desberdinak dituzten Overpass, Sport and Field eta Graphic sortak aurkituko ditugu Armory Passean; gainera, Gallery Case armen maletan komunitateko kideek prestatutako hamazazpi armen itxura desberdin daude; bukatzeko, armetan itsasteko eranskailu sortak prestatu dituzte garatzaileek.

 

Mapa klasikoak, ahaztuta

CS2ren jarraitzaileek atsekabetuta jaso dute eguneraketa, baina. CS: Global Offensive-n agertutako hainbat mapa klasiko zein modalitate atal berrira eraman behar direla aldarrikatzen dute askok, CS2ren eduki falta salatuta: Militia, Assault, Cache… halako gune mitikoen hutsunea igartzen da.

Gauza bera gertatzen da zerbitzari pribatuekin ere: sor daitezke, baina hau egiteko prozesua luzea eta astuna da.

Kexak entzuten dira sarean, baina CS2k indartsu dirau: 1.400.000 jokalari inguru biltzen ditu egunean. Erabiltzaileen kopuruak gora baino ez du egin CS: GOren garaietatik; izan ere, aurreko tituluak aldibereko 1.300.000 jokalari elkartu zituen, gehienez, COVID-19aren konfinamenduko egunetan.

The Armory eguneraketa estreinatu da jadanik: bere berritasun guztiak Counter-Strike 2n aurkituko ditugu.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

240
Kide

4
Jolasten

35
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta 2024ko urr. 24a, 10:57

Milesker, Ibai! Gogotsu hurrengorako, aurtengoaren emaitzak ikusita :D
Euskal Game Jam 2ak ezin ikusizko Euskal Herriko …

Ibai Aizpurua 2024ko urr. 22a, 17:43

Artikulu eta lan ederrak! Ea noiz antolatzen dugun Euskal Game Jam 3!
Euskal Game Jam 2ak ezin ikusizko Euskal Herriko …

Ibai Aizpurua 2024ko mai. 29a, 21:10

Analisi ederra! Beti erosi eta jolasteko zerrendan izan dut. Hain laburra dela jakiteak puntuak irabazi ditu neretzat!
LEGO Builder's Journey

Beñat 2024ko mar. 26a, 20:15

Erabat ados Journeyri buruz esandakoarekin. Ea laster Flower hasi eta bukatzeko aukera dudan, bere unean, lehen maila probatu besterik ez bainuen egi…
Journey: bizitza, bidai [Analisia]