Urriaren 23an kaleratuko dute Pokemon Sworden eta Shielden bigarren espantsioa.
The Pokemon Companykoek Switcheko Pokemon Sword eta Shield jokoei buruzko berritasunak emateko aurkezpena egin dute. JRPGaren Crown Tundra izeneko espantsioak aurreko joko guztietako kondairetako pokemonak gehituko ditu azken abenturara.
Mewtwo, Rayquaza, Kyogre, Lugia… guztiak joko Sworden eta Shielden batzea erabaki dute garatzaileek. Horietako batzuk bertsioaren arabera eskuratu ahalko dira.
Pokemonak gehiteaz gain eduki berriak ere ikusiko dituzte jokalariek. Dynamax Aventures deitutakoetan beste hiru pokemon entrenatzailerekin batu ahalko dira kobazulo ezezagunak esploratzeari ekiteko. Bertan pokemon erraldoien aurka egingo dute taldeko erabakiak hartzen dituzten bitartean. Bukaerara heltzean aipatutako kondairetako pokemonak aurkituko dituzte.
Galarian Star Tournament txapelketetan bikoteka borrokan egiteko aukera izango dute. Arerio ezagunen aurka egin beharko da borroka berezi horietan.
Pikachurentzako eduki estetikoak erakutsi dituzte aurkezpenean: Ash Ketchumen txapel desberdinak jantzi ahalko ditu saga ospetsuaren maskota nagusiak. Txapelak lortzeko kode bereziak erabili beharko dira opari misteriotsuaren menuan: lehen txapela P1KACHUGET kodearekin eskuratu daiteke.
Eduki gehigarriaren argitaratze data ere aipatu dute: urriaren 23an iritsiko da Crown Tundra Nintendoren kontsolara. Horrez gain, azaroaren 6an jatorrizko jokoa eta bi espantsioak batuko dituen edizio bereziak kaleratuko dituzte.
Iruzkinak