PC, Playstation 4, Xbox One eta Switcherako berrargitaratuko dute 2007ko tiro jokoa.
Hainbat teaser egin ostean, Crytekek ofizialki iragarri du Crysis akziozko FPSaren remasterra prestatzen ari dela.
Crysis Remastered "laster" PC, Playstation 4, Xbox One eta Switchean argitaratuko dute. 2007ko bideojokoaren bertsio berriari buruzko xehetasun gutxi eman duten arren, zaleek jokoaren webgunetik hainbat datu ateratzea lortu dute.
Eskuratutako informazioaren arabera remasterrak "ezaugarri grafiko berriak, kalitate handiko testurak eta ray tracinga" gehituko dizkio jatorrizko bideojokoari.
Avni Yerli Crytekeko burua gogotsu agertu da egiten ari diren lana aurkezterakoan: "Crysis sagan berriz lan egiteko ilusio handia dugu". Jokalarien belaunaldi berri batek nanotrajea jarri eta "borroka baten zirrara" frogatuko dutela adierazi du, hori lortzeko "aukera aparta" baita bere ustez.
Iruzkinak