Askotan eskatu izan diguzue Valve-ren jolas famatu honen zerbitzari bat irekitzeko eta gaur esan dezakegu jada ireki dugula. Hemen duzue CS:GO-ren gure zerbitzaria. 5vs5 modalitatea dago jarrita eta honakoa da mapen errotazioa:

  • Dust2
  • Inferno
  • Mirage
  • Nuke
  • Cache
  • Train
  • Office
  • Aztec

Halere nahi duzuenean mapa jakin batera aldatzeko bozketa egin ahalko duzue jolas barruan. Normala den bezala, euskaraz mintzatu beharra dagoela ez dago esan beharrik. Hala nola, ez dira onartuko edozein motako tranpa erabiltzen dituzten jokalariak.

Gure zerbitzarira sartzeko "Jugar"->"Servidores Comunitarios" eta hor faboritoen tokian "Añadir servidor por direccion IP..." sakatu beharko duzue. Datu hauek beharrezkoak izango dituzue zerbitzarira sartzeko:

IP helbidea (domeinua): csgo.gamerauntsia.eus

Pasahitza: Urtxintxa

Espero dugu zuen gustokoa izatea eta utzi iruzkinetan zerbitzariari buruzko edozein iradokizun. Ondo pasa !!!